viernes, 28 de octubre de 2016

Oihanaren bidaia espaziontzian















Kaixo,nire Ainhoa maitea:






Soberan dakizunez bezala, espazioan nago, urte eta piku daramat hemen eta pilo bat faltan bota zaitut, zuri eta nire familiari, agurrak eman guztioi nire partez eta nire familiari asko maite ditudala eta txakurrari baita ere.






Hemen oso ondo nago momentu batzuetan, baina ,dakizuenez laster, nekatu egiten naiz eta ,apur bat klaustrofobikoa naizenez, batzutan txarto pasatzen dut, baina nahiko ondo daramat hori.






Lehenengo egunean, oso urduri nengoen etxean, bestela galdetu ama eta aitari, negar negarrez utzi nizkien eta nire anaiari zer esan! imajina dezakezu. Zuri ere esan nizun agur, eta lur jota geratu ginen biok. Espero dut zuk askoz hobeto egotea eta gutxi barru elkarrekin ikustea, momentu hori irrikarekin espero dut.






Espaziora heldu nintzenean, harrituta geratu nintzen, pentsatzen nuen baino askoz politago: handiago eta izugarriagoa iruditu zitzaidan, flipatu egin nuen, momentu horretan zu egotea nahiko nuke, baina ez da posiblea izan.Ah ahaztu baino lehen! gomendatu zenizkidan liburuak irakurtzen ari naiz, eta gustuko ditut, nahiz eta zuk eta nik gustu desberdinak eduki, kasu honetan kointziditu egin dugu, zuk dakizunez mutilekin bezala jajaja.







Baita ere hauxe esan behar dizut: hemengo komunak oso arraroak dira, izugarri arraroak hobe esan. Lehenengo egunetan oso gutxitan joaten nintzen komunera, ezta txis egiten eta zuk ondo dakizu txis asko asko asko egiten dudala. Baita…. ere janaria super arraroa da eta, badakizu gutxi jaten dut Lurran, baina hemen pilo bat jaten dut, benetan, gimnasioan lan asko egiten dudalako izango da bestela ez dut ulertzen. Gainera oso ondo pasatzen dut kirol egiten, nire kideekin barre ikaragarriak botatzen ditut, zurekin egiten dudan bezala.














Gainera egunero altxatu eta leihotik begiratzen dut, eta liluraturik geratzen naiz 20 minutu edo honela leihotik begiratzen, ederra da ikusten dudana.






Azkenik, pilo bat faltan botatzen zaitut eta zeuekin egon nahi dut lehen bait lehen, asko maite zaitut eta espero dut denbora gutxi pasa barru zurekin berriz egotea.






Dakizuenez bezala, hemen ederto nago, baina zeuekin askoz hobeto egongo nintzateke. Beti esaten dizut baina berriro esateagatik ez da ezer pasa;


maite zaitut.


Musu pilo.















https://www.google.es/search?q=IMAGENES+DEL+ESPACIO&espv=2&biw=1366&bih=655&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwjXhpWy5OvPAhVHWRoKHTRqBscQ_AUIBigB#imgrc=nH3JiNWDPXG8BM%3A












https://www.google.es/search?espv=2&biw=1366&bih=655&tbm=isch&sa=1&q=NAVE+ESPACIAL+MIR&oq=NAVE+ESPACIAL+MIR&gs_l=img.3...61295.73304.0.73518.0.0.0.0.0.0.0.0..0.0....0...1c.1.64.img..0.0.0.aacSLFMc2pY#imgrc=6jg-7daKZaJm_M%3A

No hay comentarios:

Publicar un comentario