jueves, 27 de octubre de 2016

NIRE ESPERIENTZIA ESPAZIOAN. IRAIA


 2016/10/21
Amatxo maitia,
Nola zaudete han behean? Hemen goitik gauzak oso desberdinak ikusten dira.
Oraindik ez dut sinisten hemen nagoela,egunero ikusten ditudan paisaiak hunkigarriak dira.

Daramat lau haste hemen,denbora poliki pasatzen da. Etorri nintzen egunetik orain arte ikusten ditudan paisaiak asko aldatu dira,elurra urtu egin da eta orain ondo ikusten dira kontinenteen zelai berdeak, dena oso koloretsua dago orain.
Lehen egunean nuen urduria joan da eta orain hemen ematen ditudan egunak, segundo bakoitza gozatu egiten dut.

Ez pentsa hemen gaudelako ez dugula ezer egiten,egunero oso lanpetuta gabiltza;frogak,esperimentuak eta anotazioak idazten dizkiogu Nasa-ren zentroari. Altxatzen naizenetik lo egitera joaten naizen arte mugimenduan egoten naiz.
Altxatzen naizenean gosaldu egiten dut janari deshidratatuta,jateko eta afaltzeko gauza bera.
Egun guztietan kirola egiten dut hemen dauzkagun makinetan. Oso garrantzitsua da gure gorputzarentzat kirola egitea egun guztietan,osasuntsuak egoteko eta hemen goian gure muskuluak uzkurtu eta ahuldu egiten direlako. Gero laborategira joaten naiz lan egitera.
Geratzen den denborarekin; idazten,irakurtzen dut,...

Hemen ematen ari dudan denbora asko gozatzen ari naiz eta ez dut inoiz ahaztuko esperientzia hau.
Baina hori eta guztiz ere, askotan pentsatzen hasten naizenean (eta jakinarazten dizut hori askotan gertatzen dela, denbora soberan daukadalako), pentsatzen dut nire bizitzan eta hona ailegatu arte eman ditudan erabakiei buruz eta pausoei buruz (onak eta txarrak). Eskerrak ematen dizkiot bizitzari,nire ametsa betetzeko gai izan naizelako.
Eta eskerrak ematen dizut zuri ere ama,eman didazun hezierari esker horrela naizelako,eta horregatik eta gauza askoengatik hainbeste maite zaitut.

Egunero faltan izaten zaitut, eta berriz ikusteko nahian nago.

maitasunez,zure alaba.        


                                  Iraia.


GOOGLE-ko irudia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario