NIRE ESPAZIOKO BIDAIA
Kaixo aitite, zer moduz?
Ni ondo, gutun hau idazten dut, urte honetan zehar, espazioan izan ditudan esperientzia kontatzeko.
Ailegatu nintzenean ilusio askorekin nengoen, hor zegoen beste jendea ezagutu nuen, errusiakoak, elemaniarrak, txinatarrak eta frantsesak zeuden. Ere zegoen beste Euskaldun bat, lagunak oso azkar egin ginen. Berak 4 hile zeraman espaziontzian, eta bere esperientziak niri kontatzen zitzaizkidan.
Asko gustatzen zitzaidan, grabitatea ez zegoenez, flotatzen egotea. Hasieran oso arraroa egiten zitzaidan dena flotatzen egotea. Ura edaten genuenean, adibidez, tantak flotatzen geratzen ziren eta. Janari normala ez genuen jaten, jaten genuen janaria desidratatua zegoen, hauek, poltsa batzuetan, ontziratutak zeuden.
Lehen gaua espaziontzian, oso arraroa egin zitzaidan, gaueko 11etan, guztiok, orman zintzilikatuak geunden zaku batzuetan sartzen ginen eta argia itzaltzen zituzten. Asko kostatu zitzaidan loak hartzea, baina azkenean lo geratzea lortu nuen.
Egun guztietan kirola egiten dut, ordu bat ematen dut korrika egiten edo bizikletaz ibiltzen, muskuluak ez ahultzeko.
Eguerdian, jan eta gero denbora librea daukagu, ni ordenagailuan ibiltzen naiz normalean, berriak ikusten, munduan zer gertatzen den jakiteko.
Amaitzean, lanean hasten gara arratsalde guztian, ia lankide guztiak atzerritarrak direnez, hainbat hizkuntz hitz egiten dut.
Besarkada bat, agur.
argazkia googletik atera da
No hay comentarios:
Publicar un comentario