martes, 21 de marzo de 2017

Francisco Fernando


Casus belli: Francisco Fernando artxidukearen hilketa

1914ko ekainaren 28an Austria – Hungariako Inperioko tronuaren oinordekoa izango zena (Francisco Fernando artxidukea), Sarajevo (Bosniako hiriburua) bisitatzen ari zela, eraila izan zen bere emaztearekin batera. Hiltzailea sekretua zen “Mano negra” talde nazionalista serbiarraren partaide zen, eta haien helburua Bosnia – Herzegovina, Austria – Hungariako inperiotik askatzea zen, Serbian sartzeko.




Austria – Hungariak, Serbiako gobernuari konspirazioan parte hartzea leporatu zion eta ultimatun bat bidali zion, derrigorrez onartu behar zuena. Ultimatumarekin, Austria – Hungariak inperioarentzat mehatxu bat zen serbiarren nazionalismoarekin bukatu nahi zuen, eta ondorengoak exijitzen zituen, beraz:
Mano Negra taldearen desagerpena
Inperioaren aurkako desprestigio kanpainekin bukatzea
Polizia austrohungariarra Serbian sartzen uztea, hilketa ikertzeko
Hilketaren errudunak inperioan epaitzea eta zigortzea















Aliantzen martxan jartzea eta gerraren eztanda


>Baina Serbiak Austria – Hungariak bidalitako ultimatuma euren subiranotasunean erasoa eragiten zuela ulertuta, eta Errusiaren babesa zuela jakinda (aurretik Aliantza Hirukoitzean sartua zen), ezetza bidali zion Austriari. Inperio Austro – Hungariarrak, orduan, gerra deklaratu zion Serbiari, eta berehala aurretik sinatutako aliantza guztiak martxan jarri ziren, mundu mailako lehenengo gerrateak eztanda eginez.Aliantza europearrak I Gerrate Mundialean (Iturria: misdescargas.educ.ar)

Informazio hau : https://historiaetageografia4.wordpress.com/edukiak/6-gaia/i-mundu-gerraren-eztanda/

No hay comentarios:

Publicar un comentario